INZIDENTZIAK 943857319

HONDAKIN MOTAK

HONDAKIN MOTAK -> Papera

Papera

Zer bota?

  • Egunkariak eta aldizkariak.
  • Iragarkietako papera (postontzietakoa…).
  • Kartoizko kaxak (gaileta kaxak, arrautzen kartoiak…).
  • Bildukinak.
  • Dendetako paperezko poltsak.

Nola?

  • Kartoia ondo tolestu.
  • Kendu paper eta kartoiei metalikoa den guztia (grapak, uztaiak…).
  • Plastikozko poltsetan ez sartu.

Zertarako?

Jasotako guztia hondakinen berreskuratze biltegi batera eramaten da, han sailkatu eta paper lantegietara garraiatzeko. Tinta kendu ostean, paper-orea lortzen da eta paper-oretik birziklatutako papera eta kartoia ateratzen dira.

Noiz biltzen da?

Paperaren edukiontziak astean hiru egunetan biltzen dira. Biltzen den bakoitzean tratamendu plantara eramaten dira.

Kartoi komertziala

Aizarnazabalgo, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkatari eta ostalarientzako kartoi komertzialaren atez ateko bilketa zerbitzua eskaintzen da.

  • Zer bota?
    Kartoi komertzial garbia bota daiteke, papera ez da onartuko.
  • Noiz atera kartoi komertziala:
    Aizarnazabalen, Azpeitian eta Zestoan: Astertetan eta ostiraletan biltzen da atez ate; merkatari eta ostalariek 13:00etatik aurrera atera behar dute kartoia kalera. Azkoitian: astelehenetik ostiralera eguerdiko 13etarako atera behar dute kartoia.

Kartoi Industriala

Herri guztietako industriaguneetan kartoi industriala astean behin biltzen da atez ate. Horretarako enpresek Urola Erdiko Mankomunitatean izena eman behar dute.

  • Zer bota?
    Kartoi industrial garbia bota daiteke, papera ez da onartuko.
  • Noiz atera kartoi komertziala:
    Ostegunetan biltzen da atez ate; enpresek 6:00etatik aurrera atera behar dute kartoia kalera.