Ikuskapen zerbitzuak bermatzen du hondakinak egoki berezituta bildu, garraiatu eta tratatzen direla. Beraz, ikuskapen zerbitzu honen helburu nagusia da herritarren bizi kalitatea hobetzea.
Hondakinak erabiltzaileek sortzen dituzte, eta Urola Erdiko Mankomunitateari ematen zaizkio behar bezala kudeatzeko. Ikuskapen zerbitzuak ziurtatzen du erabiltzaileak egoki sailkatu dituela hondakinak, eta dagokion edukiontzian edo egunean uzten dizkiola Mankomunitateari. Ondoren, ikuskapen zerbitzuak ziurtatzen du hondakinak dagokion tratamendua jaso dutela eta beste material batean bilakatu dela: hondakin izateari utzi diola.
Zer lortzen da honekin?
- Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak modu eraginkorrean funtzionatzea, oztoporik eta atzerapenik gabe.
- Zerbitzua merakatzea, inpropioak gutxitzean ez delako sortzen gainkosturik.
- Kaleak eta landa eremuko lekuak garbi mantentzea eta kontrolez kanpoko hondakin isurketak saihestea.
- Hondakin bakoitzari dagokion kudeaketa bermatzea, horrela bermatzen da materialen berrerabilpena eta birziklapena.