INZIDENTZIAK 943857319

AUZOKONPOSTA

Auzokonpost zerbitzua, autokonposta egin ezin duten herritarrei zuzendutako zerbitzua da. Urola Erdiko Mankomunitateko herrietan jada ezarrita daude auzokonpostgune batzuk eta beharrak eskatu ahala berriak ere eraikitzen joango da Mankomunitatea, herritarrei zerbitzua emateko.

 

Auzokonposta egiteko prozesua autokonpostarenaren berdina da. Aldatzen dena alde batetik, tratatutako hondakin organikoaren bolumena da, eta bestetik, kudeaketaren organizazioa eta prozedura, izan ere familia ugarik parte hartzen dute konpostagailu berean. Mankomunitateak zuzentzen du auzokonpost guneen antolakuntza eta lan-prozedura.

 

Parte hartu nahi izanez gero, eskaera egin behar da Mankomunitatean eskaria orri honen bidez (PDF)

 

Auzokonpostaren inguruan informazio zabalagoa Gure esku atalean aurkituko duzue