LEHENDAKARIAREN AGURRA
Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A, 2015eko urtarrilaren 28tik aurrera Urola Erdiko Mankomunitatearen sozietate publikoa da, baita beraren tresna instrumentala ere. Urola Erdiko Mankomunitatea bazkide bakarra da eta sozietatea %100ean publikoa da. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.ren xedea Urola Erdiko Mankomunitatearena da:
- Etxeetako hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuak.
- Hiri-hondakinak gaika biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuak, eta Garbiguneen kudeaketa.
- Hiri-hondakinak tratatu eta deuseztatzeko zerbitzuak, jarduera horien eta hondakinak uzteko edo isurtzeko tokien itxi osteko zaintza barne.
- Ingurumenari buruzko informazio- eta sentsibilizazio kanpainak.
Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.k konpromisoa du ekonomia jasangarritasunarekin, gizartearekiko erantzunkizunarekin eta gardentasunarekin.
Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.Ak ingurumen kudeaketa irizpideak kontuan hartzen ditu eta berrikuntza eta garapenerako proiektuak ere sustatzen ditu.
Sozietate horren xedea Urola Erdiko eskualdeko biztanleen ongi izatea eta bizi kalitate hobetzea da.
Izen abizenak: Aitor Bereziartua Larrañaga