INZIDENTZIAK 943857319

Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.

Lapatxeko zabortegia, zabortegi kontrolatua zen ixtea erabaki zen arte 2016an. Zabortegia zigilatzen diardu ordutik, baita zaintza lanetan, ingurumen arazorik sor ez dadin. Baina azpiegitura aldatu egin da, eta hondakin ez arriskutsuen kudeatzailea da gaur egun: hondakin ez arriskutsuak eta obra txikietako hondakinak kudeatzen dira.

Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A. baltzu publikoak du hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko baimena, eta berak hartzen eta birziklatzeko plantetara bideratzen ditu baimendutako hondakinak. Zerbitzu horrek hiru muga ditu:

  • Hondakin mota, baimendutako LER kodeko hondakinak, bakarrik, kudeatzen ditu
  • Mankomunitatea osaten duten edozein udalerrietako zerbitzu, industria edo obra enpresei eskaintzen zaie zerbitzua
  • Obra hondakinen kasuan, obra txikietako hondakinak, bakarrik, kudeatzen dira (EHAA 2012ko irailaren 3koa).

Hau da zerbitzua

Eraispen eta Eraikuntza Hondakinen kudeaketa

Hauek dira jaso daitezkeen hondakinak:

  • Hormigoia: 17 01 01 LER kodea
  • Adreilua: 17 01 02 LER kodea
  • Teilak eta material zeramikoa: 17 01 03 LER kodea
  • Hormigoia, adreiluak teilak eta material zeramikoak dituzten nahasketak: 17 01 07 LER kodea
  • Egurra: 1 02 01 LER kodea
  • Plastikoa: 17 02 03 LER kodea
  • Metalak nahastuta: 17 04 07 LER kodea
  • EEH nahasian: 17 09 04 LER kodea
  • EEH oso nahasian: 17 09 04 LER kodea

Hondakin mota horiek onartzen dira, bakarrik, obra txikietako lizentzia badute gremioek. Gainerakoan, ez dago pisu mugarik.

Hondakin ez arriskutsuen kudeaketa

Hauek dira jaso daitezkeen hondakinak:

  • Papera eta kartoizko ontziak: 15 01 01 LER kodea
  • Plastikozko ontziak: 15 01 02 LER kodea
  • Egurrezko ontziak: 15 01 03 LER kodea
  • Metalezko ontziak: 15 01 04 LER kodea
  • Beirazko ontziak: 15 01 07 LER kodea
  • Gurpilak: 16 01 03 LER kodea
  • Paper eta kartoia: 19 12 01 LER kodea
  • Burdin metalak: 19 12 02 LER kodea
  • Burdinezkoak ez diren metalak: 19 12 03 LER kodea
  • Plastiko eta kautxoak: 19 12 04 LER kodea
  • Beira: 19 12 05 LER kodea
  • Egurra: 19 12 07 LER kodea
  • Ehunak: 19 12 08 LER kodea
  • Papera eta kartoia: 20 01 01 LER kodea
  • Beira: 20 01 02 LER kodea
  • Olio eta koipe jangarriak: 20 01 25 LER kodea
  • Egurra: 20 01 38 LER kodea
  • Plastikoak: 20 01 39 LER kodea
  • Metalak: 20 01 40 LER kodea

Tarifak

Hondakin horiek kudeatzeagatik tarifak kobratzea onartu zuen Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusiak 2019ko abenduaren 18an (GAO 2020ko urtarrilaren 7koa). Zerbitzua erabiltzeko egin beharrekoa da, bakarrik, bezero fitxa betetzea eta Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A. baltzu publikoarekin harremanetan jartzea.

 

Ordutegia eta kontaktua:

Astelehenetik ostiralera: 8:00- 13:00 eta 15:00-18:00

Larunbatak: 8:00- 13:00

Abuztua: 8:00-13:00

Errezilgo errepidea, z/g 20730 AZPEITIA

Tel: 943 815505

e-posta: lapatx@azpeitia.eus