Urola Erdiko Mankomunitatea 1988. urtean sortu zen Gipuzkoako 7 udalen artean hiri hondakinen kudeaketa zerbitzua eta zabortegia era mankomunatuan eskaintzeko. Honako Udalek osatzen dute mankomunitatea: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Zestoa.
Urola Erdiko Mankomunitateak hondakinen arloan ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Etxeetako zaborren bilketa
- Gaikako bilketak
- Garbiguneak
- Zabortegia
- Sentsibilizazio kanpainak
- Konpostgintza
Helburuak
Mankomunitatearen helburu nagusia ondokoak dira:
- Hondakinak gutxitzea
- Hondakinen berrerabilpena eta berreskurapena bultzatzea
- Gaikako bilketak areagotzea
- Konpostgintza
- Kontrolik gabeko isurketak saihestea
- Ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egiten dien lehengaien erabilera sustatzea
- Sentsibilizazio eta komunikazio kanpainak egitea
Zerbitzu horiek era mankomunatuan eskaintzearen arrazoia, herritarrei eman nahi zaien zerbitzuaren kalitatean dago.